Web aplikazioen inguruko ikastaroa antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko api. 18a, 12:46

Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, eskualdeko langabetuentzako formakuntza espezializatua antolatu du Loiola Berrikuntza Fundazioak, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. IKT: Web Aplikazioen Garapena izenburupean izan da ikastaroa, maiatzaren 7tik ekainaren 20a bitartean, astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara. Maiatzaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Informazio gehiago Lanbideren webgunean.

Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, eta Lanbidek diruz-lagunduta, eskualdeko langabetuentzako formakuntza espezializatua antolatu du Loiola Berrikuntza Fundazioak, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. IKT: Web Aplikazioen Garapena izenburupean izan da ikastaroa, maiatzaren 7tik ekainaren 20a bitartean, astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da langabetua izatea, Urola Erdian (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman) erroldatuta egotea. eta goi-mailako ikasketak izatea informatika eta komunikazioan edo ingeniaritza informatikoan. Izena maiatzaren 3a baino lehen eman behar da, Azpeitiko Labideren bulegoan (943 02 38 20), eta izena ematen dutenen arteko hautaketa elkarrizketa bidez egingo dute antolatzaileek.

Ikastaroaren helburua "ikasleek garatzeko dauden frameworks desberdinak ezagutzea eta bukaeran horiek praktikan jartzeko gai izatea da. 

Bestalde, Geriatria Laguntzailea ikastaroa martxan da dagoeneko, eta 20 lagun ari dira parte hartzen. Kudeaketa Komertziala eta Internazionalizazioa ikastaroa, berriz, apirilaren 22an hasiko da, eta eskualdeko 15 langabetuk hartuko dute parte.

Informazio gehiago Lanbideren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide