Reala-Valentzia partidarako bi sarrera zozkatuko ditu Zuru taldeak

Uztarria.eus 2013ko api. 18a, 18:28

Neurketa apirilaren 28an jokatuko da, Anoetan. Zozketa, berriz, hilaren 24ean egingo dute taldearen egoitzan, Garoa kafetegian. Txartelak ere han jarri dituzte salgai.

'Garoa taldea aurrera Zuru' Realaren aldeko peña joan den otsailean sortu zuten. Orain, taldearen eginkizunetarako sos batzuk lortzeko asmoz, zozketa bat prestatu dute. Realak Valentziaren kontra jokatuko duen ligako neurketarako bi sarrera dira, hain zuzen, zozkatuko dituztenak.

Apirilaren 28an, igandea, jokatuko da partida hori Anoetako futbol zelaian. Zuru taldekoek, berriz, datorren asteazkenean, hilak 24, egingo dute sarreren zozketa, Garoa kafetegian. Ordura bitartean, Garoan bertan salgai dituzte zozketarako txartelak, euro baten truke. Txartel bakoitzak zozketarako hamar zenbaki ditu

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide