Zurt-ek etxeko azken partida jokatuko du bihar

Urola Kostako Hitza 2013ko api. 19a, 12:30

Azkoitian izan beharrean, Azpeitiko kiroldegian izango da saskibaloi partida, 18:30ean hasita.

Zurt Taberna ISB saskibaloi taldeak etxean denboraldiko azken partida jokatuko du bihar etxean, 18:30ean, Azpeitiko kiroldegian. Lehen mailako neskek Dermitek Getxo taldearen aurka jokatuko dute denboraldiko azken aurreko norgehiagoka, eta lehenengo itzulian getxoztarrei irabazi bazien ere, partida "gogorra"i zango delakoan da Joseba Lizarralde entrenatzailea. "Liga oso parekatsua da, eta edozeinek irabaz lezake", aitortu du Lizarraldek. "Ea bertaratzen diren ikusleen animoekin irabazteko gai garela erakusten dugun", gehitu du.
 
Zurt taldea hamaikagarren postuan da egun, joan zen astean Grupo Viaria Liceo Monjardinek "ustekabean" irabazi ondoren. Dena den, denboraldiko helburu nagusia lortuta dute jokalariek: "Mailan mantentzea izan da gure helburu nagusia, eta nahiko erraz lortu dugu. Duela sei partida hori ziurtatu genuen". Ligako gazteenak badira ere, denboraldi "ona" egin dutela adierazi du entrenatzaileak, eta pixkanaka "hobetzen eta sendotzen" joan direla dio. Hala, jokalariek izan duten jarrera eta ikusleen harrera nabarmendu eta eskertu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide