Txirrindularitzari bultzada emateko haur parkea izango da igandean, Betharrametan

Uztarria.eus 2013ko api. 19a, 12:55

Txirrindulari batzuk Azpeitian egindako lasterketa batean.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatu du haur parkea egun osorako, denboraldian zehar antolatzen dituzten txirrindularitzako lasterketak antolatzeko. 13:30ean, elkarteko taldeen aurkezpena egingo dute.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak euren jarduna aurrera eramateko behar duten dirua biltzeko haurrentzako parkea jarriko du igande honetan, Betharrametan. Egun osoz izango da haur parkea zabalik, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara, eta saldutako sarrerekin biltzen duten dirua denboraldian zehar antolatzen dituzten txirrindularitzako lasterketak antolatzeko erabiliko dute. Sarrera bost euro ordaindu beharko da, eta horrek egun osorako balioko du.

Haur parkea Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak berak antolatu du, Atracciones Sanz, Epi Kristalegia eta Azpeitiko nahiz Azkoitiko udalen laguntzarekin. 

Haur parkeko festaren baitan, 13:30ean, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko taldeen aurkezpena izango da, Azpeitia-Azkoitia Atracciones Sanz eta Epi Kristaldegia taldeak, hain zuzen ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide