Chivarako irteerako bi aldaketak:
- Batetik, ekainaren 28an (ostirala) irteera ordua ez da 09:00etan izango, 13:00etan baizik, animatzen den jendeak ordutegia eragozpen izan ez dezan.
- Bestetik, adin nagusikoa ez den lagun batek ere eman dezake izena, baina betiere bere guraso edo tutore batekin. Aurrez udaletxera izen-emateko orria entregatzera joaten denean orri bat sinatu beharko du, antolatzaileak bere kargu egiten ez direla jartzen duena. Hark ere 110 euro ordaindu beharko ditu izena emateagatik.
Zezen Beltz elkarteak izena ematera animatzen ditu herritarrak. Jendea ari da apuntatzen. Zenbat eta jende gehiago izan, adinak ere desberdinak badira, orduan eta politagoa izango da irteera.
Maiatzaren 10era arteko epea egongo da apuntatzeko. Inprimakia udaletxean har daiteke (harrerako gunean), Interneten ere bada, eta gaurtik aurrera Eguzkitza eta Juantxo Txiki tabernetan ere bai.
- Izen-emate orria (apuntatzeko azken eguna: maiatzak 10)
- Bidaiaren xehetasunak (ekainaren 28, 29 eta 30ean izango da kongresua)
- Kongresuaren xehetasunak
Duela bi aste egin genuen irteeraren aurkezpena (albistea).
http://zezenbeltz.com/