Odola emateko hitzordua bihar, asteazkena, anbulatorioan

Uztarria.eus 2013ko api. 23a, 14:10

Bihar, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua maiatzaren 29an izango da.

Bihar, asteazkena, izango dute herritarrek apirilean odola emateko hitzordua. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da odola emateko aukera anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egiten denez, hurrengo hilabeteko odol ematea maiatzaren 29an izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide