Asteburu konpletoa izan du aste honetan Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak. Igandean umeen jolas parke izan zen Betharrametako jolastokian, eta parkearen balantze positiboa egiten dugu, bertan irabazitakoari esker, urteko ekintzak aurrera errazago eraman ahal izango ditugulako. Haur ugari bertaratu zen egun osoan zehar eta, beraz, gerturatu ziren guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.
Lasterketei dagokionez, kadete mailan Unai Orbeak bigarren postua lortu zuen igandean, Eibarren eta Mikel Salaberriaren (Goifiber Godoy) izan zen aurrena. Bost kideko ihesaldia lasterketa amaieran eratu zen, Oñatira bidean hain zuzen ere, baina sprintean ezin izan zuen garaipena lortu azpeitiarrak. 6. Postuan helmugaratu zen Oier Ibarguren eta 14.na izan zen Aitzol Odriozola. Ondorioz postu horien balioari esker, taldekako sailkapenean lehenak izan ziren.
Juniorrei dagokionez Xabier Sansebastianek (Limousin) irabazi zuen Zegamako proba. Atracciones Sanzeko lehen txirrindularia Ander Garate izan zen 8. postuan helmugaratuta, eta taldeka 4.ak izan ziren.