Gerrako Ahotsak: 36ko gerraren inguruko lekukotasunen webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ahotsak 2013ko api. 24a, 13:08

Euskal Herriko Ahotsak proiektuan jasotako testigantzen artean gerrarekin zerikusia duten interesgarrienak bildu eta webgune berri honetara ekarri ditugu. Hainbat herritako kontuak aurki ditzakegu eta tartean Azpeitiko zenbait lekuko. 1928an jaiotako Juliana Olaizolak, adibidez, fusilamenduen inguruan hitz egiten du bideo honetan:

 

Historia liburuetako kontakizunak ezagutzen ditugu, baina ba al dakigu nola bizi izan zuten biktimek eta lekukoek guda eta gudaostea? Gerrako Ahotsak izeneko webgunean jasotako testigantzek Gerra Zibilaren beste ikuspegi bat ematen digute, gertukoa eta zuzenekoa.

gerrako ahotsak

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide