Argentinari buruzko hitzaldia izango da gaur, Gaztelekuan

Uztarria.eus 2013ko apirilaren 25a

Gaur, osteguna, Eztizen Elorza azpeitiarrak Agrentinara egindako bidaiaren harira eskainiko du hitzaldia, 19:30ean hasita, Gaztelekuan.

Gaur, osteguna, Bidaiatuz ekimenaren baitan, hitzaldia izango da. Argentinan bizitako esperientziaz jardungo du Eztizen Elorza azpeitiarrak, eta 19:30ean hasiko da solasaldia, Gaztelekuan (Goiko kale, 12).

Bidaiatuz ekimenaren helburua da herriko gazteek munduko txoko desberdinetan izandako esperientziak elkartrukatzea. Horretarako, ikasturtean zehar bidaia desberdinen inguruko hitzaldiak antolatuko dituzte. Modu horretan, hizlariek bidaia desberdinen inguruko azalpen zein gomendioak emango dituzte eta, ondoren, entzuleek galderak egiteko aukera izango dute. 

Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak 2011ko martxoan jarri zuen martxan Bidaiatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide