Juan Mari Ibarzabalek txoriei ateratako argazkiez osatutako erakusketa zabalduko dute bihar, zapatua, Betharrametako aretoan. Erakusketa maiatzaren 13a bitartean izango da irekita, asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara, eta astegunetan 18:00etatik 20:00etara.
Ibarzabalek azaldu duenez, "nahiz eta Euskal Herriko herrietan ohikoa den zozo eta txolarre ugari ikustea, gure mendi, baso eta ibai inguruetan sartzen bagara, kolore eta txorrotxioz betetako mundu bat aurkituko dugu".