Adinaren aginteak inposatuta, joan zen gure ama ere San Martin egoitzara. Egunaren hogeitalau ordutan sendagile arreta eta zaintza espezializatua eskeini zezaiokeen herriko zentru bakarrarera.
Eta, hara! Gure txundidura, ordurarte erabat arrotz eta urruna somatzen genuen egoitzaren eskaintza, ezinbesteko zerbitzu sozial, konprometitu eta terapeutikoa dela ezagutu dugunean, gertakari gordiñenetako desanparoan.
Egoitzaren arduradun eta langileek kontzientzaren zerga humanista eta prestakuntza garaikidearekin profesionalak izatetik haratago, pertsona izatea profesionaldu dutela islatzen dute. Norberaren babes eta historiaren gordailu den betiko "etxea" utzi eta bizitzaren neke guztiak bat eginda, egoitzara iristen diren gure helduen atseden leku abegikor eta erosoa bilakatuz. Beti, eta edozein harremanetan, irrifarra dutela hitzaurre, bai senide zein lagunentzat.
Aipamen berezia, irrifartxo bat edo begirada maitekor baten truke, konpania egitera edo pasiatzera ateratzeko, egoitzara hurbiltzen diren boluntarioen sensibilitate emankorrari.
Baina orbeltzen zihoan gure amaren osasunaren desanimoak, egoitzako aingerua zirudien erizainaren zaintzapean Zumarragako ospitaleko larrialdietara eraman gintuen, barnean generamanari itzaltzen zihoazkion argi izpiak, anbulantziaren gainean lasterkari.
Heriotzaren guda-zelai horretan, bost egun luzez, medikuntzaren bokazioa islatzen zuten pertsonal kualifikatu eta inplikatuenek, begiramenduz artatu, diagnostikatu eta itzaltzen zihoanari pindar itxaropentsu bat irazekitzen ahalegindu ziren, diru soilak erosi ezin duen arreta zentzudun batean. Atakan eta onberaz, beti, sendatuko zutenaren mezu itxaropentsuak txertatuz. Bidaiaren azken metroak ibiltzen ari zenaren morfina psikologiko eraginkorrena.
Amaren zaindari aritu ginenok, adioa somatu ordurako gertutasun eta ulermen zintzoa jaso genuen, ukendu estimatu eta ahaztezina.
Oraindik, gizakiaren balioa lehenetsita, gizarte zerbitzu eta osasun zaintza eraginkor, eskuzabal eta bihozbera batean bizi garela erakutsi digute.
San Martin egoitzako zein Zumarragako ospitaleko arduradun eta langileoi (inoren sufrimentuaren aurrean konformagaitz eta esku-lagun zaretenoi) gure esker onarekin batera, inoiz ezintzen bazarete, jaso dezazuela horrenbeste ematen duzuenetik opa dizuegu.
Merezia duzue, bihotzez!