Enrique Pimoulier-en argazki erakusketa, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Pimoulierrek hogeita bost urteko esperientzia du argazkilari profesional moduan eta hiru aldiz irabazi du Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioaren Nazioarteko Saria (1998an eta 2002an, sari ofiziala; eta 2007an, Azken 10 Urteotako Argazki Onenaren Saria). Emakume nekazariak. Eskubideak eta errealitateak izena du erakusketak. Mundubat Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du eta kulturguneak lagundu.

Erakusketa: Emakume nekazariak. Eskubideak eta errealitateak.
Mota: Argazkiak.
Egilea: Enrique Pimoulier.
Egunak: Maiatzaren 1etik 13a arte.
Antolatzailea: Mundubat.
Laguntzailea: Sanagustin kulturgunea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide