XLIII. Urrakiko Igoera izango da igandean

09:30ean hasiko da Lagun Onak Txirrindulari Elkartean antolatutako proba. 10:50ak aldean igaroko dira Azpeitiko sahiesbidetik.

Igande honetan, maiatzak 5, 09:30ean hasiko da Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako hirugarren proba, Urrakiko XLIII. igoera. Afizionatu mailako proba (Elite eta Sub23) izango da, eta txirrindulariek Zumarraga eta Garin (Mandubia) arteko itzulia bi aldiz egin eta gero Urrakira igo beharko dute. 10:50 inguruan pasatuko dira herriko sahiesbidetik eta 12:05 inguruan, Urraki igotzen hasi aurretik, Landetatik (Landeta Industria Poligonotik). 

Aurreko asteburuan Oier Ibargurenek errepideko denboraldiko laugarren garaipena eman zion taldeari. Ihesaldian iritsi zen helmugara kadete mailako XXV. Deba Sarian eta bederatzi txirrindulariren arteko sprintean gailendu zen Ibarguren. Taldekako sailkapenean bigarren sailkatu ziren azpeitiarrak, ihesaldian bi Andoaingo txirrindulari baitzeuden.

Junior mailako XIX. Gipuzkoa Klasikan, berriz, Xabier San Sebastian (Euskadi) garaile izan zen beste behin. Denboraldi bikaina egiten ari da tolosarra eta selekzio ezberdinen aurrean ez zen kokildu Limousingo txirrindularia. Bigarren kilometroan ihes egin eta bakarrik helmugaratu zen berarekin batera iheskide izan zen Ander Alonso (Caja Rural) atzean utziz. Josu Garate izan zen Atracciones Sanzeko lehena, eta 114. postuan helmugaratu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide