Azpeitia eta hondakinen inguruko gogoeta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Zero Zabor 2013ko mai. 3a, 13:24

Azken aldian hondakinen kontua ahoz aho dabilen gaia da. Baina Azpeitian, Lapatxeko usainak ia egunero nabaritu arren, nahiko isilik dago kontua

2012ko otsailean Gipuzkoako 34 herrik hondakinen bilketa atez ate egiteko asmoa agertu zuten, Azpeitiko udala ere tartean genuen: hemen berria.

2012ko ekainean Azpeitiko udalak argitaratu zuen hondakinak biltzeko sistema desberdinak aztertzen ari zela: hemen berria.

2013ko maiatza iritsi da, Gipuzkoako hainbat herritan pausoak eman dira, Atez ateko bilketa sistema ezarri da, hondakinen mahaiak sortu dituzte, etabar.

Azpeitan, aldiz, mugimendu gutxi ikusten da udalaren aldetik: Urola erdian 2012ko azaroan Auto-konposta eta Auzo-konposta egiteko kanpaina martxan jarri zen, Urrestillan dagoeneko martxan dago baina Azpeitian 100 famili inguru daude udalak guneak prestatzeko zain.

Azpeitia Zero zaborrek zenbait ekitaldi egin ditu.

Birziklatzearen alde, Atez ateren aurka daudenek 2100 sinadura bildu dituzte.

Azpeitiar gehienak Lapatx istearen alde daude, hainbat urtetan sufritu behar izan ditugun bertako usainengatik, etabar.

Baina hondakinen gaikako bilketari buruzko datuak aztertzen baditugu, esan genezake Azpeitiko herritarrek ezer gutxi egin nahi dutela Lapatx bezalako zabortegiak ekiditeko. 2012an hondakinen % 29 inguru bildu zen gaika Azpeitian, beste guztia ( % 71) Lapatxen isuri zen. 2006an hondakinen % 23 inguru bildu zen gaika Azpeitian, beste guztia (% 77) Lapatxen isuri zen.

Lapatx bertatik bertara daukagu eta 5. edukiontzia daukagu.

Baldintza oso garrantzitsuak betetzen dira hondakinak gaika biltzeko herri eredugarria izateko.

Gustokoa ez dugun zabortegia daukagu herrian eta hori ekiditeko bilketa sistemetako bat daukagu.

Herri eredugarria izan gintezkeen arren hondakinen % 30 eskas biltzen dugu gaika.

Ez genuke komentatu gabe utzi nahi gaur egun daukagun sistema INPOSATURIKO sistema bat dela,

Bai bilketa sistema eta bai Lapatxeko zabortegiak inongo galdeketarik egin gabe ezarri ziren, INPOSATU egin ziren.

Hain modan dagoen hitza izanik ez dugu uste egokia denik erabili gabe uztea.

Guzti honen gainetik hiri ordenantza bat dagoela ere gogorarazi nahi genuke: hemen ordenantza.

Herritarrok bete beharreko ordenantza eta udalak betearazi beharreko ordenantza.

Bertan argi eta garbi agertzen da DERRIGORRA dela gaika biltzea. DEBEKATUA dagoela ez dagokion ontzietan botatzea hondakinak.

Ordutegi batzuk ere arautzen dira, zer, non, nola eta noiz egin behar den arautzen dutenak. Hondakinen esklabu bihurtu gara. Baina ez hondakinen bilketa sistema bat edo besteagatik. Gaur egun daukagun kontsumo ereduagatik baizik.

Ordenantza horretan hain ongi araututa egonik hondakinen bilketa...

Zergatik biltzen da hain gutxi gaika?

Zergatik ez dute herritarrek betetzen ordenantza? ... Ez dakitelako? ...Ez dutelako nahi?

Zergatik ez du udalak ordenantza hori betearazten?

Guzti hori azaldu ondoren, herritarrak eta udala bultzatu nahi ditugu hain garrantzitsua den gai hau mahai gainean jarri eta normaltasunez hitz egitera.

Aztertu dezagun ze hondakin sortzen ditugun, ze birziklatze maila lortu nahi ditugun, ze epetan lortu nahi diren maila horiek, zer eta nola egingo dugun helburu horiek lortzeko.

Zentzuzko zenbait helburu:

-       Gaikako bilketa %70 etik %80 ra bitartekoa izatea

-       Hondakinak bildu eta kudeatzearen kostua kobratzen diren tasekin berdindu dadila. Ez dadila defizitarioa izan.

-       Tasak biztanleko izan daitezela, ez da bidezkoa etxe batean bakarrik bizi denak eta 4 pertsonako familia batek berdina ordaintzea.

-       Sortzen diren hondakinen araberako tasak. Gehiago sortzen duenak gehiago ordaindu dezala, ez da erraza baina hori kontrolatuko duten sistemak bilatu eta aztertu beharko dira.

Guzti hori martxan jartzen den bitartean honakoa eskatzen dugu:

 -     Udalak betearazi dezala hondakinen kudeaketako hiri ordenantza.

o       Bere partea betez: ontzien matenimentua, garbiketak, etabar.

o       Herritarrak informatu eta derrigortu ditzala hiri ordenatza betetzera.

-       Auzo-konposterako izena eman zuten familiei erantzuna eman eta guneak lehenbailehen martxan jarri ditzala.

-       Birziklatzearen alde, Atez atekoaren aurka sinadurak bildu dituztenek, pausoak eman ditzatela birziklatzearen alde eta gaika biltzeko sistema onenaren bilaketan parte hartu dezatela.

-       Herritar guztiak prozesu desberdinetan parte hartu dezatela eta benetan birziklatzearen alde daudenak eskuragarri dauden baliabideak erabili ditzatela birziklatzeko.

 

Azken aldian hondakinen inguruan Azpeitian dagoen geldialdi honi amaiera emateko eta guztiok martxan jarri gaitezen MunduMob mugimendura gonbidatzen zaituztegu.

Mugimendua nahi dugulako, sistema lineala utzi eta sistema zirkular bat nahi dugulako, hondakinen gaikako bilketa-datuei buelta eman nahi diegulako.

Azpeitiko plazako kioskoari bueltak ematea pentsatu dugu, gaur egungo egoerari buelta eman nahi diogulako, ez dugulako geldirik egotea nahi.

Mugitu zu ere, eman bueltak zuk ere, zatoz maiatzaren 24ean Azpeitiko plazara kioskoari bueltak ematera.

* MunduMob ekimena antolatzeko ezinbestekoa zaigu jendearen laguntza, eta horretarako bilera antolatu dugu datorren astelehenean, maiatzak 6, arratsaldeko 7etan sindikatu Zaharrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide