Holandan eta Baionan, elkartrukeak osatzen

Uztarria.eus 2013ko mai. 3a, 17:51

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-ko ikasle talde bana Holandan eta Baionan izan berri dira. Lehendabizi, ikasle holandarrek eta iparraldekoek bisitatu zuten Azpeitia, eta ,orain, elkartruke programa osatzeko joan dira Urola Ikastolakoak hara. Bi bidaietan hizkuntza izan da garrantzia hartu duen gaietako bat. Kasu batean ingelesa, eta bestean euskara. Elkartruke hauek Elos eta Ikasbil programen barruan egin dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide