Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dugu

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop.E. 2013ko maiatzaren 6a

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik Iparraldeko Ikastolen festara, Herri Urratsera, joateko autobusa antolatu du. Maiatzaren 12an izango da jaia Senperen, eta 09:00etan aterako da autobusa anbulatorio aurretik.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 10a, ostirala, izango da, eta 13:00ak baino lehen eman behar da izena ikastolako idazkaritzan edo 943 15 12 46 telefonoan. Ikasberriko ikasleek bost euro ordaindu beharko dute bidaia. Gainontzekoek, berriz, hamar euro.

Noiz: maiatzaren 12an.

Irteera: 9:00etan, anbulatorio aurretik.

Itzulera: 18:00etan.

Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, maiatzaren 10eko 13:00ak baino lehen edo 943 15 12 46 telefonoan.

Prezioa:  5 euro gure ikasleentzat, eta 10 euro gainontzeko guztientzat.

 

 

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide