Zapatuan banatu zituzten Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren lehiaketako sariak, Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT), eta Birjinianori bisita film laburrak Euskal Herriko Zinema Saria jaso zuen. Hori dela-eta, garaikurra eta 1.000 euroko diru saria eskuratu dituzte egileek.
Birjinianori bisita filmak Iñaki Agirrezabala Matxin (Matxinbenta, 1956) otargilearen istorioa kontatzen du, eta Mikel Herrera azpeitiarrak, eta haren ikaskide Maria Elorza eta Maider Fernandezek egin dute. Nontzefilmak lehiaketarako hiru minutu inguruko film laburra egin dute, baina proiektu luzeagoa gauzatzea dute helburu.
Birjinianori bisita filmaz gain bederatzi sailkatu ziren finalera. Orotara, berriz, 104 film inskribatu dira aurtengo edizioan; 75 zinema atalean eta 29 animaziozkoan.