'Emaztegaiaren semea' antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko mai. 6a, 14:13

Zozketan parte hartzeko Nor da 'Emaztegaiaren semea' obraren zuzendaria? galderari erantzun behar zaio osteguna, hilak 9, 10:00ak baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita. Antzezlana igandean izango da, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Uztarria Komunikazio Taldeak hilaren 12an, igandea, Sanagustin kulturgunean izango den Emaztegaiaren semea antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean. 19:00etan hasiko da antzezlana.

Antzerkirako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nor da 'Emaztegaiaren semea' obraren zuzendaria?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Osteguna, hilak 9, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen asteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide