Baigerak Errioxara ibilaldia antolatu du maiatzaren 16rako

Uztarria.eus 2013ko mai. 6a, 19:29

Izen emateko epea gaur, astelehena, ireki da. Bihar eta etzi ere egin ahal izango da, erretiratuen elkarteko bulegoan. Besteak beste, Donemiliagako monastegia bisitatuko dute azpeitiarrek. 

Baigera erretiratuen elkarteak Errioxara irteera antolatu du maiatzaren 16rako. Izen ematea Baigerako bulegoetan egin beharko da, maiatzaren 6tik 8ra bitartean. Bulegoak  10:30tatik 12:30tara egongo dira irekita. Prezioa 30 eurokoa da, eta horren barruan sartuko da Donemiliagako monastegira egingo duten bisitaren sarrera. 

Ibilaldia goizeko 08:00eta abiatuko da Azpeitiko plaza atzetik.  

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide