Pedro Gregori (Mutua Levante) Urrakiko Igoerako garaile

Urrakiko Igoeraren podiuma, erdian Gregori dela. (LAGUN ONAK TE)

Pedro Gregori izan zen Euskaldun probako garailea Urraki gainean Antonio Molinari (Caja Rural) aurre hartuz sprintean.

Igande goizean Urrakiko XLIII. Igoeran 118 kidek hartu zuten parte. 20 txirrindulariko ihesaldia eratu zen Mandubiako lehen pasadan eta beraien artean erabaki zen lasterketa. Pelotoitik saiakera ugari egon arren, inork ez zuen lortu hauengana iristerik, 3 minitu inguruko errentarekin iritsi baitziren bigarrengo itzuliko Mandubiara. Ordundik aurrera talde lana nabaria izan zen ihesaldian eta Mutua Levante taldeak hartu zuen erantzukizuna. Saiatu ziren bai, Eki Sport eta Lizarte taldea apurtzen baina alferrik izan zen, Alcoykoek garbi baitzuten beren aukera.

Helmugan polemika apur bat egon zen, izan ere sprintean bidea itxi ziola esaten baitzuen Molinak. Baina arrazoia kendu zioten epaileek eta bere horretan gelditu zen sailkapena.

Juniorrei dagokionez bi lasterketa izan zituzten asteburuan. Bata Lazkaomendiko Saria, larunbatean, eta bestea Segurako Proba, igandean. Lehendabizikoan 11 kideko ihesaldian izan genuen Xabier Uzin baina ezin izan zuten helmugara bidea egin, tropelaren indarra gailendu baitzen metatik gertu eta urrenez urren zeuden Olaberria eta Lazkaomendiko mendatetan. Garailea Julen Irizar (Sumofic) izan zen. Atracciones Sanzeko lehena berriz Josu Garate 37. postuan.

Segurako proban berriz, ihesaldiak bidea egin zuen baina tamalez azpeitiarrik ez zen bertan aurkitzen. Limousineko Julen Matxineak irabazi zuen lasterketa azken metroetan ihes eginda eta Josu Garate izan zen berriro ere Lagun Onakeko lehena 10. postuan.

Azkenik, kadeteei dagokionez, Atarrabian izan zuten lasterketa eta bertan Eneko Aramendia (Quesos Albeniz) gailendu zen. 18. Sailkatu zen lehen azpeitiarra, Aitzol Odriozola eta Oier Ibargurenek berriz tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide