DYAk haurren lehen sorospenetako astebeteko ikastaroa antolatu du Azpeitian

Uztarria.eus 2013ko mai. 6a, 19:47

Ikastaroa maiatzaren 20tik 24ra bitartean izango da, eta ez du aurretiko osasun-ezagutzarik eskatzen. Matrikularen kostua 50 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Izena ematea edo informazio gehiago lortzea nahi duenak 943 464622 telefonora deitu beharko du. 

Istripuen ekiditea eta lehen sorospenak haurtzaroan izena du ikastaro berriak, eta astebeteko iraupena izango du; maiatzaren 20an hasi eta 24an amaituko da. Klaseak DYAk Urola kalean duen ordezkaritzan emango dira 10:00etatik 12:00etara.

Ikastaroak ez du aurretiko osasun-ezagutzarik eskatzen. Haurtzaroan zehar istripuak saihesteko moduari heltzen dio, betiere kausa ohikoenak eta umeek ordu gehien pasatzen dituzten ingurune arriskutsuenak (etxea, ikastetxea, parkea...) kontuan hartuz. Halaber, ikastarora bertaratzen direnek istripu horien ondorio diren larrialdi egoerei (erorketak, erredurak, eztarriko trabamenduak, intoxikazioak...) aurre egiteko oinarrizko ezaguerak eskuratu ahal izango dituzte. Ikastaroan ezaguera horiek modu errazean eta entretenigarrian irakasten saiatuko dira, eta teoria eskolak trebakuntza praktikoko eskolekin txandatuko dira. 

Matrikularen kostua 50 eurotakoa da, eta horren barruan sartzen da ikastaro guztiko edukiak dakartzan eskuliburu bat. Plazak mugatuak dira. Izena ematea edo jarduerari buruzko informazioa nahi duenak 943 464622 telefonora deitu beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide