Gai zerrenda luzea prestatu dute gaur, asteartea, udaletxeko areto nagusian egingo duten hileroko udalbatzarrerako. Maiatzari dagokion osoko bilkura 19:30ean hasiko dute, eta gai zerrenda luzea prestatu dute. Besteak beste, Bilduk, EAJ-PNVk eta Hamaikabatek aurkeztuta, hondakinen kudeaketarako proposamen orokorraz jardungo dute. Galdera eta erreguen aurretik landuko duten gaia izango da hondakinen kudeaketari buruzkoa.
Plenoa hasi orduko aurreko udalbatzarretako aktak onartuko dituzte udal ordezkariek, otsailaren 26koa eta martxoaren 5ekoa. Segidan, Unanibi SL-k Elizkalea 30ean eta Angel Larrañaga Beloki eta beste batzuk Landeta hiribidea 9an egindako lagapenez jardungo dute.
Ondoren, Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei udalak emango dizkien laguntzetarako oinarriak aztertuko dituzte. Horrez gain, udal etxebizitzak alokatzeko oinarrien aldaketa eta deialdi berriaz ere ariko dira gaur egingo duten plenoan.
Azpeitiko Udalak 2008-2011rako Euskararen Plan Nagusia luzatzea ere proposatuko dute udalbatzarreko gaien artean. Horrez gain, Azpeitiko Euskara Patronatuko lehendakaritzari buruzko eskuordetzaren berri ematea. Gai zerrenda osatzeko, Aitor Gorrotxategi Gobernu Batzordeko kide izendatzearen berri emango dute.