'Orreaga 778-824. La chanson de Roland' dokumentala eta Beñi Agirreren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba

Luis Gurrutxagak zuzendu eta Nabarralde elkarteak argitaratutako dokumentala ikusiko dugu, gaur (asteartea), Sanagustin kulturgunean. Azpeitiarron napar zuzterrak taldeak antolatu du ekitaldia eta bideoaren ondoren Beñi Agirre historialariak hitzaldia emango du.

Iazko abenduan ikusi zuen argia Nabarralde elkartearen bitartez Orreaga 778-824 dokumentalak. Luis Gurrutxagak zuzendu zuen batailaren "ikuspegi propioa" emateko helburuarekin, "orain arte izan ditugun bertsio arrotzak alboratuta", aurkezpenean esan zuenez. 19:00etan hasiko da ekitaldia dokumentalarekin eta 19:30k inguruan hitzaldia.

---

Azpeitiarron napar zuzterrak. Sorrera: 2002. / Nafarroaren historia aldarrikatzeko eta berreskuratzeko lan egiten du taldeak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta abar antolatuta. / www.nabarralde.com / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide