Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetan izango diren zezenketen berri eman du. Azken urteetako moduan, desenkajonamentua eta hiru zezenketa izango dira festetan. Uztailaren 28an, igandea, izango da desenkajonamentua, zezen plazan. Gero, hilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira zezenketak.
Uztailaren 30ean, asteartea, Uceda Leal, Javier Castaño eta Ruben Pinar toreatzaileak eta Cuadri ganadutegiko zezenak izango dira. Uztailaren 31, Saninazio Egunean, Palha ganadutegiko (Porto Alto, Portugal) zezenen txanda izango da, eta Manuel Escribano, Alberto Aguilar eta Paco Ureña toreatzaileak izango dira. Abuztuaren 1ean, osteguna, Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin arituko dira El Cid, Ivan Fandiño eta David Mora toreatzaileak.