Igandean, maiatzak 12, Sanagustin kulturgunean izango den Emaztegaiaren semea antzezlanerako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 19:00etan hasiko da emanaldia.
Emaztegaiaren semea obraren zuzendaria nor den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Garbi Losada da, eta irabazleak Mari Jose Arakistain eta Olatz Gorrotxategi dira.
Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.