Ekimenez betetako astea Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 12:54

Joan den astelehenaz geroztik Iraurgi Eguna ospatzen ari dira Iraurgi Ikastetxean. Gaur, ostirala, bukatuko da, baina bertako irakasle eta ikasleek hainbat ekimenez gozatu ahal izan dute aste guztian zehar. Besteak beste, bertso-emanaldiak, txalaparta-saioak, ipuin-kontalariak, hitzaldiak (idazleak, artzaina, mendizalea, ginekologoa...), jolasak, tailerrak, antzezlanak, hamaiketako eta bideo-emanaldi solidarioak, flashmob-a, txangoak, herri-kirolak, erakusketa eta 'Ahotsak' proiektuan parte hartu duten aiton-amonekin solasaldia egin dituzte. Hemen argazki bilduma:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide