Loiolako liburutegia irekita izango da azterketa garaiko asteburuetan

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 13:34

Maiatzeko eta ekaineko asteburuetan zabalik izango da liburutegia, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Joan den asteaz geroztik zabalik da asteburuetan Loiolako liburutegia. Azterketa garaian, maiatzean eta ekainean, astebururo egongo da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Liburutegikoek asteburuetan ikasleentzat soilik izango dira zabalik ikasgelak, eta bertara sartzeko liburutegiko txartela behar beharrezkoa izango da. Gainera, ikerketa edo liburu eskaerak astelehenetik ostiralera bitartean egin beharko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide