Aste honetako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea izango da bihar, plazan

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 14:45

Bihar, zapatua, elkarretaratzeak egingo dituzte herri guztietako udaletxeen aurrean, 12:30ean, Euskal Herriak bakea behar du lelopean, eta Azpeitian ere deitu dute kontzentrazioa.

Joan den asteartean Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako atxiloketak agertoki demokratikoa eraikitzeko "oztopo" direla salatu, eta kalera irteteko deia egin dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek. Horrenbestez, bihar, zapatua, elkarretaratzeak egingo dituzte herri guztietako udaletxeen aurrean, 12:30ean, Euskal Herriak bakea behar du lelopean, eta Azpeitian ere deitu dute kontzentrazioa.

Donostian egin zuten atzo, osteguna, agerraldia eragileek. Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak, Gorripideak, Bilgune Feministak, Ikasle Abertzaleek, Ernaik, Esait-ek, Herrira-k, Etxerat-ek, ELAk, LABek eta ESK-k babestu dute deialdia. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide