Astelehenean irekiko da udal udaleku irekietan izena emateko epea

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 19:43

Datorren astean ikastetxeetan banatuko dituzte eskuprogramak. Izen-ematea maiatzaren 24a baino lehen egin beharko da Gazte Informazio Bulegoan. Sei programa desberdin daude, adinaren arabera banatuta. 

2013ko Azpeitiko udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean, hilak 13, zabalduko da. Datorren astean hauen inguruko eskuprogramak ikastetxeetan banatuko dituzte. 2009-1995 urteen bitartean jaiotako haur eta nerabeek hartu ahal izago dute parte. Programan izen-ematea maiatzaren 24a baino lehen egin beharko da Gazte Informazio Bulegoan.  Honakoa da bulegoen ordutegia: goizez 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez 17:00tatik 20:00tara. Izena ematera joanez gero, izen-emate orria beteta, ordainketa agiria eta familia-ugarien kasuan (%30eko beherapena egingo baitzaie), familia-liburuaren kopia eraman beharko dira. 

Adinaren arabera banatuta, sei programa ezberdin daude. Parte hartzeko bi txanda daude: lehena ekainaren 24tik uztailaren 5era; eta bigarrena uztailaren 8tik uztailaren 19ra bitartean. Nahiez gero, bi txandetan izena emateko aukera ere badago. Hona hemen bost programak: 

Udan txiki: Haur Hezkuntzako 3.mailako umeek hartuko dute parte bertan, 4 urte dituztenek. Aktibitateak goizez bakarrik egingo dira, 10:00etatik 13:00tara bitartean. Txanda bakarrak 42 euroko kostua izango du, eta bi txandak egiteak 79 eurokoa. 

Udan koxkor: Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailako umeei zuzendutako programa da. Hemen ere ordutegia 10:00etatik 13:00tara bitartekoa da, egun osoko ekintzetan izan ezik; Horietan 10:00etatik 17:00ak bitartekoa izango da. Txanda bakarrak 48 euroko kostua du, eta bi txandak egiteak 86 eurokoa. 

Udal jolas: LH1 eta LH2ko umeentzat da programa. Hemen ere ordutegia 10:00etatik 13:00etara bitartekoa da, eta egun guztiko ekintzetan 10:00etatik 17:00etarakoa. Txanda bakarraren kostua 48 eurokoa da, eta bi txandena 86 eurokoa. 

Udan mugi: 9-10 urteko umeei, hau da LH3 eta LH4koei zuzendutako programa da. Hemen ere ordutegia 10:00etatik 13:00etara bitartekoa da, eta egun guztiko ekintzetan 10:00etatik 17:00etarakoa. Txanda bakarraren kostua 48 eurokoa da, eta bi txandena 86 eurokoa. 

Udan alai: LH5 eta LH6ko umeentzat da programa. Hemen ere ordutegia 10:00etatik 13:00etara bitartekoa da, eta egun guztiko ekintzetan 10:00etatik 17:00ak bitartekoa. Txanda bakarraren kostua 68 eurokoa da, eta bi txandena 126 eurokoa. 

Udabentura ekintzak: Programa hau zertxobait desberdina da besteen aldean. DBH 1, 2, 3, 4, Batxiller 1 eta 2ko ikasleek har dezakete parte bertan, hau da, 13-18 urte bitarteko nerabeek. Programa honetan ez dago txandarik, ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean hainbat ekintza ezbedin egongo dira, eta parte hartzaileak erabaki dezake zein ekintzetan eman izena, eta non ez. Prezioa aukeratutako ekintzen araberakoa izango da. 

Plaza mugatuak

Programa guztietan haur kopurua mugatua izango da, eta hautaketa zozketa bidez egingo da, behar izanez gero. Zozketa maiatzaren 29an egingo litzateke Sindikatu Zaharrean. Hautagaien zerrendak maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean Gazteria zerbitzuen kanpoaldean jarriko dira ikusgai. Zozketan hautatuak izan ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da. Bajaren bat egongo balitz, itxaron-zerrenda hori jarraituko da. Haur taldeak ekainaren 7rako behin betikoak izango dira. Hautatutako haur guztiei beharrezko informazio guztia eskutitzez bidaliko zaie etxera. Ekainaren 20an gurasoekin bilera egingo da Gaztelekuan, 19:00etan. 

Informazio gehiago nahi duenak Plana Txikian dagoen Gazte Informazio Bulegora jo dezake, edo bestela, 943 157160 edo 943 157161 telefonoetara deitu. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide