Asier Cuevas omendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Uztarria.eus 2013ko mai. 13a, 18:38

Duela gutxi irabazi zuen Cuevasek 100 kilometroko Europako Txapelketa. Gipuzkoako Foru Aldundikoek 2013. urtean lortu duen kirol arrakastagatik omendu dute, eta gipuzkoar gizarte osoaren izenean zoriondu dute. 

Asier Cuevas Ettcheto kirolaria omendu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Duela aste pare bat Frantzian izan zen 100 kilometroko Europako Txapelketa irabazi zuen

Cuevasez gainera, Lucas Eguibar Bretón kirolaria eta Ampo Ordizia errubgi taldea ere omenduak izan dira, 2013. urtean izan dituzten kirol arrakastagatik. 

Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak egin diete harrera kirolariei, eta gipuzkoar gizarte osoaren izenean zoriondu dituzte. 

 

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide