Ura moztuko dute bihar, asteazkena, 23:30etik 05:00etara bitartean

Uztarria.eus 2013ko mai. 14a, 12:02

"Ibai-Eder araztegiko gordailuaren irteeran dagoen kontadorea aldatu" behar dutelako moztuko dute ura.

Gipuzkoako Ur Kontsorzioak jakinarazi duenez, bihar, asteazkena, ura moztuko dute 23:30etik 05:00etara bitartean, "Ibai-Eder araztegiko gordailuaren irteeran dagoen kontadorea aldatu behar" dutelako. Bost ordu eta erdiz izango da mozketa, deposito irteeran dagoen hodia moztu eta pieza berri bat jartzeko.

Kontagailu horrek Azpeitian zenbat ur kontsumitzen den azaldu eta herriko ur sarean egon daitezkeen ur-ihesen berri ematen du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide