Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute

Uztarria.eus 2013ko mai. 14a, 19:15

Izarraitz OƱatz aldetik ikusita.

Maiatzaren 6an argitaratu zuen EHAA Euslak Herriko Agintaritzaren Aldizkariak berria. Izendapenarekin, eremu horretako habitat natural mota eta espezie mota guztien premia ekologikoak babestuko dira. 

EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak maiatzaren 6an argitaratu zuen Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE)  izendatua izan dela. Pagoetak ere lortu du izendapena. Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan guztira 19 eremu babestu nahi ditu KBE gisa. 

Eremu bat Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzean, eremu horretako habitat natural mota eta espezie mota guztien premia ekologikoei erantzuteko neurriak hartzen dira. Kontserbazio-neurriez gainera, kudeaketa-planak eta kudeaketa-bitartekoak ere hartuko dituzte, bai eta arauzko, administrazioko edo kontratuko neurriak ere.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide