Maiatzeko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko mai. 14a, 20:17

Eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen

Uztarria herri aldizkariaren 150. zenbakia, 2013ko maiatzekoa, Uztarria.com-en eskura dute jada irakurleek. Aldizkaria hileko lehen ostiralean hasi zen banatzen etxez etxe Uztarriaren bazkide eta harpidedunei. Orain, aldizkariaren eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.

Espainiako Gobernua onartu bidean den hezkuntza erreforma berria, Wert legea bezala ezagutzen dena, hizpide izan dute Azpeitiko ikastetxeetako ordezkariek maiatzeko zenbakiaren erreportaje nagusian. Mikel Ayerberi egindako elkarrizketa, Urrestillan urte hasieratik abian duten auzokonpostaren esperientziaren gaineko erreportajea eta ateak derrigorrez betirako itxi dituen Arrona tabernaren historiarekin eta istorioekin osatutakoa ere irakur daitezke Uztarriaren azken zenbakian. Eta, argazki-erreportajean, herrian barreiatuta dagoen eskultura bilduma.

Iritzi-egileen atalean, Hodei Mendinueta, Nagore Illarramendi, Txetxu Urbieta, Alex Silva, Amagoia Aizpuru, Miren Alcedo, Luis Gurrutxaga, Eñaut Frantzesena, Luix Juaristi, Aiora Olaizola-Ihintza Elustondo-Amets Cañizares hirukoa eta Miel Anjel Elustondo dira hil honetan beren alea jarri dutenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide