Beste garaipen bat lortu dute Del Cidek eta Odriozolak

Uztarria.eus 2013ko mai. 15a, 11:55

Hasieratik izan ziren lasterketa buru azpeitiarrak. Bigarren sailkatuari minutu bateko aldea atera zien.

Jorge Del Cid eta Nerea Odriozolak (Mitsubishi EVO IX) Errioxako Lur Gainerako Txapelketaren baitan, Galilea-Santa Engracia rallysprinta irabazi zuten joan den zapatuan. Hasiera-hasieratik izan zen lasterketa buru azpeitiar bikotea. Bigarren sailkatu zen Carlos Aldekoari (Mitsubishi EVO X) minutu bateko aldea atera zien txapeldunek. Azpeitiko beste auto gidari batzuk ere hartu zuten parte proban; Iñigo Larrañagak eta Joxemiel Zendoiak, eta Jexux Etxeberria Dioni-k eta Ane Azpiazuk.

Duela pare bat aste Tierra de Andosilla rallysprinta irabazi zuten Del Cidek eta Odriozolak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide