Maiatzaren 30ean greba orokorrererako deia egin dute ELA eta LABek

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2013ko mai. 15a, 15:10

Herritarrak maiatzaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarera atxikitu daitezen mobilizazioak hasi dituzte sindikatuek; LAB eta ELAk elkarretaratzeak egin dituzte goizean Azpeitian, bakoitzak bere aldetik, baina biek ala biek egin die dei herritarrei greba orokorrera batu daitezen.

LABek deituta, herriko plazan bildu dira, 'Euskal Herriak beste eredu sozial eta ekonomikoa. Independentzia!' lemapean. ELAko ordezkariak, beraien aldetik, gobernuak arlo pubikloetan egiten ari diren murrizketekin amaitzea eskatu dute herriko anbulatorio aurrean, 'Osasungintzan, irakaskuntzan… Egin planto: murrizketari ez' leloa hartuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide