Merkatariek inbertsioak egiteko diru-laguntzak eska ditzakete dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko mai. 16a, 12:18

Gutxienez 600 euroko inbertsioak egin nahi dituztenek eskatu ahal izango dute laguntza, ekainaren 17a baino lehen.

Eusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak berritzeko diru-laguntzen deialdia zabaldu du. Herriko saltokiek honako inbertsioetarako jaso ahal izango dituzte laguntzak: lokala berritzeko eta modernizatzeko, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduetarako eta balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarrietarako.
 
Gutxieneko inbertsioak 600 eurokoa izan beharko du, BEZ gabe, eta jarduera nagusia komertziala izango da.

Eskaerak, ekainak 17 aurretik

Eskaerak egiteko epea ekainaren 17an amaituko da, dirua lehenago amaitzen ez bada behintzat. Informazio gehiago; www.euskadi.net/comercio helbidean edo Iraurgi Lantzenen 943 85 11 00 telefonoan aurkitu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide