Igeriketa ikastaro trinkoa antolatu dute ekainaren 8tik uztailaren 24ra arte

Uztarria.eus 2013ko mai. 16a, 18:40

7 urtetik 13 urte bitarteko ume eta gaztetxoek hartu ahal izango dute parte. Klaseak asteartetik ostiralera bitartean izango dira. 

Ekainaren 28tik uztailaren 24ra arte igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Udaleko Kirol Patronatuak. Ikastaroa 7 urtetik 13 urte bitarteko ume eta gazteentzat dago zuzendua. Klaseak asteartetik ostiralera arte izango dira, 09:00etan eta 10:00etan.

Bazkideek 52,50 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 91,90. Taldeek gehienez hamabi lagun edukiko dituzte, eta gutxienez zortzi.

Izena eman nahi dutenek, udal igerilekuan egin behar dute.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide