Gizon bat ibaira erori da Berdura plazako zubitik

Uztarria.eus 2013ko mai. 16a, 19:48

17:00ak aldera gertatu da. Ertzainek eta anbulantzia batek artatu dute. Ez du zauri larririk izan.

Gizon bat Urola ibaira erori da gaur, asteartea, Berdura plazako zubitik, Astotegi aldetik. 17:00ak aldera gertatu da.

Lekukoen arabera, inguruan arrantzuan zebiltzan lagun batzuek lagundu diote gizonari ibaitik ateratzen. Ertzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira, eroritakoa artatzera. Gizonak ez du, antza, zauri larririk izan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide