Elkartasun Egun jendetsua

Uztarria.eus 2013ko mai. 20a, 12:18

Euriak euri, goizean hasi ziren Elkartasun Egunerako Herrirak antolatutako ekimenak. Krosa izan zen egitaraua zabaldu zuen aurreneko ekitaldia, eta haren ostean, herri kirol saioa izan zen Frontoi Txikin. Jende ugari bertaratu zen erronka ikustera, eta ingudearekin, txingekin, trontzan, lokotx biltzen zein sokatiran ibili behar izan zuten parte hartzaileek. Erronka bukatutakoan 400 bat lagun izan ziren Berdura plazan bazkaltzen. Bazkaria bukatutakoan trikitilariek alaitu zuten giroa.

Bazkalostean Eriz magoak emanaldia eskaini zuen udaletxeko arkupetan. Gero, 18:30ean hasi zen manifestazioa plazatik, eta ehunka lagunek hartu zuten parte bertan. Gaueak Belar Txarrak eta MCDren kontzertuek plaza bete zuten. Hemen manifestazioko argazki batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide