Enekoitz Aizpuru bigarren, Izarraizko Mendi Lasterketan

Uztarria.eus 2013ko maiatzaren 20a

Gizonezkoen podiuma. (Anaitasuna Mendi Bazkuna)

20 kilometroko proba izan zen, eta 87 lagunek bukatu zuten lasterketa. Enekoitz Aizpuru azpeitiarra bigarren izan zen (02:02:08).

Atzo, igandea, izan zen IX. Izarraizko Mendi Lasterketa, Azkoitian. 20 kilometroko proba izan zen, eta 87 lagunek bukatu zuten lasterketa. Enekoitz Aizpuru azpeitiarra bigarren sailkatu zen (02:02:08). Haren aurretik, lehen postuan, Tolosako Abderrahim El Qayed helmugaratu zen (02:00:19). Sailkapeneko hirugarren gizonezkoa, berriz, Ekaitz Azkoaga Debarra izan zen. Emakumeetan ez zen azpeitiar parte hartzailerik izan, eta podiuma Maider Callejak (02:28:59), Jone Urkizuk (02:37:49) eta Maider Frailek (02:39:07) osatu zuten.

Enekoitz Aizpururen atzetik, bigarren azpeitiarra, eta sailkapen orokorrean laugarrena, Iñaki Korta (02:04:08) izan zen. Hirugarrena, berriz, Xabier Korta (02:07:38).

Hemen azpeitiarren sailkapena eta hemen lasterketakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide