Lagun Onakeko jubenilak Gipuzkoako txapeldun

Lagun Onakeko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzakoak, garaikurrarekin.

Pasa den larunbatean jokatu zuten finala, Zubietan, Oreretako Touring taldearen aurka. Garaipen horri eskerrak, Lagun Onak futbol taldeak Euskal Ligarako txartela lortu du berriro. Momentu hunkigarriak bizi izan ziren finalean, jokalariak asko gogoratu baitziren Mikel Aiertza jokalari ohiarekin. 

Lagun Onak futbol taldeko jubenilak gazte mailako txapeldunak dira pasa den larunbatean, maiatzak 18, jokatutako finalaren ondoren. Partidua Zubietan jokatu zen, 16:00tan, Oreretako Touring taldearen aurka. Garaipen honi eskerrak, Lagun Onakekoek Euskal Ligarako txartela lortu dute berriro. 

Horrela, Jon Lizaso Ipintza, Joseba Aranguren Potxo eta Xuban Peñak zuzendutako taldeak amaiera bikaina eman dio denboraldiari. Oreretako taldea aurkari gogorra izan zen arren, azpeitiar gazteek lan asko eginez, eta Alex Aizpuruk sartutako golaren ondorioz, partidua aurrera ateratzea lortu zuten. 

Momentu hunkigarriak ere bizi izan ziren finalean, jokalariak asko gogoratu baitziren aurreko astean gure artetik joan zen Mikel Aiertzarekin.  Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohia eta bertako askoren lagun handia zen errezildarra. Besteak beste, Aritz Alberdi kapitainak kopa jasotzerakoan soinean zuen kamisetak zera zioen: Mikel beti gurekin

Lagun Onak futbol taldeak esker berezia eman nahi dio Glual Hidraulica enpresari talde hau aurrera atera dadin emandako ezinbesteko laguntzagatik. 

ZORIONAK GAZTE ETA GURASO GUZTIEI GARAIPENAGATIK ETA  URTE GUZTIAN ERAKUTSI DUTEN KONPORTAMENDUAGATIK.
 

Lagun Onak futbol taldea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide