Eñaut Elorrietaren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko mai. 21a, 13:41

Zapatuan, maiatzaren 25ean izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan. Zozketan parte hartzeko, Nondarra da Eñaut Elorrieta? galderari erantzun behar zaio maiatzaren 23ko (osteguna) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldeko abeslariak, hilaren 25ean, zapatua, Sanagustin kulturgunean bakarka Deserriko kantak diskoa aurkezteko eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nondarra da Eñaut Elorrieta?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Martxoaren 23Ko (osteguna) 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko du Uztarria Komunikazio Taldeak saridunaren izena, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide