Corrugados defendatzeko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari

Berria.info, Uztarria.com 2013ko mai. 21a, 14:50

Etzi egingo dute Madrilen lana erregulatzeko txostenaz eztabaidatzeko azken bilera. Langileek uste dute "enpresak ez badu beste proposamen bat aurkezten" 300 behargin "kalera" joango direla. Informazio gehiago hemen.

Corrugados Azpeitiako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, asteartea, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, euren lanpostuak defendatzeko eta Jaurlaritzari "ekoizpen sarearen babesean inplikazioa" eskatzeko.

Ehun pertsona inguruk bat egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta BBVAren bulego batera joan dira ondoren, benetako negoziazioa orain eta Corrugadosek bizi behar du lelo hartuta. Langileek salatu dute Gallardo Taldeak Jerezera (Espainia) eraman nahi duela Gipuzkoako lantokia.

Etzi egingo dute Madrilen lana erregulatzeko txostenaz eztabaidatzeko azken bilera. Langileek uste dute "enpresak ez badu beste proposamen bat aurkezten" 300 behargin kalera joango direla.

Kritikak Jaurlaritzari eta BBVAri

Jaurlaritzari esan diote ezin duela jarraitu "beste alde batera begira". Halaber, BBVAren "joko zikina" kritikatu dute: "Mozkinak banatzeagatik, prest daude eskualdeko industria egitura aldatzeko eta euren diru sarrerak 300 pertsonaren aurrean lehenesteko". "Tristea da etorkizuna izan dezakeen enpresa bat hiltzen utziko dutela", gaineratu dute.

Informazio gehiago Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide