Amaitzear da udaleku irekietan izena emateko epea

Uztarria.eus 2013ko mai. 22a, 12:42

Ostirala izango da izena emateko azken eguna. Antolatzaileek adierazi dute epez kanpo ez dutela izen ematerik onartuko.

Gazteria sailak antolatzen dituen udaleku irekietako izen emate epea amaitzear da; interesa dutenek ostiralera bitartean eman behar dute izena Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian, udaltzaingoaren ondoan). 

Antolatzaileek adierazi dute epez kanpo ez dutela izen ematerik onartuko. Informazio gehiago 943 15 71 60 telefonoan eskuratu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide