Herriko ondare historikoa ezagutzeko bi bisita gidatu izango dira asteburuan

Uztarria.eus 2013ko mai. 22a, 13:46

Soledadeko kapera bisitatu ahal izango da zapatuan.

Zapatu arratsaldean Sebastian Donearen Eliza Nagusia ikusteko aukera izango da, eta Anaia Garateren jaiotetxea eta Loiolako Santutegia bisitatzeko parada igande goizean. Izena ostirala baino lehen eman behar da.

Ezkutuko altxorrak ekimenaren barruan Bakardadearen kapera eta Sebastian Donearen Eliza Nagusia ikusteko aukera izango da zapatuan, 25, 17:00etan hasita. Igandean, berriz, Anaia Garateren jaiotetxera eta Loiolako Santutegira egingo dute bisita, 12:00etatik aurrera.

Bisiten prezioa bi eurokoa da, eta ostirala baino lehen eman behar da izena, 943 15 18 78 edo 943 85 11 00 zenbakira deituta, ala info@tierraignaciana.com helbidera idatzita.

Uztarriak aldizkariaren ekaineko zenbakian Bakardadeko kaperaren inguruko argazki-erreportajea argitaratuko du, Klik atalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide