Xabier Saldias 'Bisitaria'-n

Uztarria.eus 2013ko mai. 23a, 12:51

Atzo, asteazkena, eman zuten ETB1eko Bisitaria saioan, Xabier Euzkitze aurkezlea Xabier Saldias Egan musika taldeko abeslariarekin izan zen. Lazkaoko festetako erromerian, Donostian Saldiasen bizilekuan eta Azpeitian abeslariaren sorlekuan izan ziren. Gainera, Saldiasen osaba Joxe Mari Iriondorekin elkartu ziren Loiolan, eta Herri Irratia martxan zeneko oroitzapenez jardun zuten, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide