Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko mai. 23a, 13:10

Eñaut Elorrieta nondarra den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Mikel Arregik eta Aintzane Bastidak kontzerturako sarrera bana irabazi dute.

Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi taldeko abeslariak zapatuan, hilak 25, Sanagustin kulturgunean bakarka Deserriko kantak diskoa aurkezteko eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 23:00etan hasiko da emanaldia.

Eñaut Elorrieta nondarra den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna gernikarra da, eta irabazleak Mikel Arregi eta Aintzane Bastida dira. 

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Elorrietaren kontzerturako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide