Musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur

Uztarria.eus 2013ko mai. 23a, 14:00

Musika eskolako ikasleak jaialdi batean.

19:00etan hasiko da saioa, musika eskolan bertan. Bestalde, hurrengo ostegunean, hilak 23, hasiko da datorren ikasturterako matrikulazioa, eta ekainaren 12a bitartean eman ahal izango da izena.

Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur, osteguna, 19:00etan hasita, musika eskolan, eta musika tresna desberdinak entzuteko aukera izango da bertan. Besteak beste, piano, akordeoi, bonbardino, gitarra, klarinete eta saxofoi ikasleek hartuko dute parte.

Datorren ikasturterako matrikulazioa

Bestalde, datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalduko dute musika eskolan hilaren 23an, ostegunean, eta ekainaren 12a bitartean eman ahal izango da izena. Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era egongo da zabalik musika eskolako bulegoa.

---

Juan Antxieta Musika Eskola. Sorrera: 1983. / 943 81 27 54 / Musikako lehen eskolak Karmelo Etxegarai ikastetxean Sanjuandegin zituen lokaletan eman zituzten eta gero Oktogonoan. Lehen 25 urteetan Musika Eskolatik hiru mila ikasle inguru pasatu ziren. Ekitaldi nagusiak: Santa Zizili eta ikasturte bukaerako jaialdiak. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide