200 haurrek eman dute izena Sanjuandegiko Ume Egunerako

Urola Kostako Hitza 2013ko mai. 24a, 18:13

11:00etan Jose Antonio Agirre plazan elkartuta, egun osoko egitaraua osatu dute bihar zapaturako.

Datorren astean sartuko dira bete-betean Sanjuandegin festetan. Biharko, berriz, Ume Eguna antolatu du XJ Auzolanean-ek. Eguneko ekitaldietan parte hartzeko, berriz, 200 haur inguruk eman dute izena.

Biharko egun osoko egitaraua antolatu dute, 11:00etan, Jose Antonio Agirre plazan elkartuta. 13:30ak bitartean taldeka banatuta jolasean jardungo dute eta ondoren bazkaria izango dute. Bazkalosteko erromeriarekin Ume Egunari bukaera emango diote. 17:00etan gurasoek haurrak jaso beharko dituzte, Jose Antonio Agirre plazatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide