Larunbatean Xanjuandeiko 2. Ume Eguna izan genuen auzoan, eta 213 umek hartu zuten parte bertan. Oso egun polita izan zen, eta eguraldia lagun, giro ederrean pasa genuen eguna.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Ume Eguna ondo atera zedin laguntza eman diguten guztiei; begirale lanetan ibili ziren 40 gazte baino gehiagori, mahaiak jartzen eta bazkaritan lagundu zuten guraso guztiei, Vivero elkartekoei, Azpeitiko Udalari, Xanjuandeiko Eroskiri, Jauzika elkarteari, Azpeitiko Gaztetxeari eta beste laguntzaile guztiei. Benetan mila esker guztioi festetan umeei ere egun bat eskaintzen laguntzeagatik!
Hurrengo ekitaldia bihar, asteartea, izango dugu. Txiki bakarlariaren Mil a Zien, baietz parrez lehertu saioa izango da Izaro tabernan. Animatu barre pixkat egitera!
Pongo, Garro eta Troki.